2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

MAMARRO-JALEAK


Batzuetan, hainbat gauzarekin biziki haserretzen gara baina, ez dakigu hori nola adierazi beste pertsonari. Zenbaitetan haserre, triste, alai… gaude eta ez dakigu zergatik. Jarduera hau lagungarri izango duzue, hara:
Hauta itzazue, banan-banan, lau abesti “negatibo” (amorru, beldur, tristura, bekaizkeria, nazka edo lotsa sentiarazten dituztenak) eta lau “positibo” (maitasun, atsegin, poztasun, ilusio, baretasun eta esker ona, adibidez).
Ondoren, emozio bakoitzari dagokionez, bilatu zerk eragiten dizueten maitasun, amorru, ilusio, tristura edo dena delako erreakzio hori. Ariketa hau beste pertsona batekin partekatu behar duzuenez, idatzi bakarrik gainerakoei azal diezazuekeena; dena den, ikastetxean gertatzen diren kasuak adibidetzat ipintzeko aukera baduzue, hainbat eta hobe.
Goazen jolastera!*
Mamorro-jalea amaiturik duzuenean, parteka ezazue gelako gainerako ikaskideekin, binaka. Horrek lagunduko dizuete pertsona horiek haserretzen edo pozten dituzten gauzak deskubritzen.
Orokorki, zerk sentiarazten dizue amorrua? Zerk tristetzen zaituzte? Zerk pozten zaituzte? Zerk, ilusio sentitzen?
Lau sentimendu positiboen eta negatiboen artean aukeratzea zail ala erraza izan da? Sentimendu horien azpiko premiak atzematea zail ala erraza izan da? Zerbait bortizki sentitzen duzuenean, zerk sentiarazi dizueten aurkitzeko gogoeta egiten duzue? Sentimendu negatibo bortitzak badituzue (amorrua, bekaizkeria, lotsa…) nola erreakzionatzen duzue gehienetan? Bestela erreakziona zenezaketela uste al duzue?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina