2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

SAKRAMENTUAK

Antzinako gizarteetan baziren sakramentuen antzeko ospakizunak edo jardunak, hala nola, uzta ona edo eguraldi ona eskatzeko, bizitzan aldi berri bat hasteko, eta abarretarako; erritu edo jai horietan aginpide sakratuari edo jainko ukiezin bati arrakasta edo emaitza ona eskatzen zitzaion.
Kristautasunak esanahi zehatzagoa eman zion sakramentuari. Sakramentua Jainkoaren eta gizakiaren arteko batasuna finkatzeko era da, eta Kristoren gorputz mistikoa den erakundearen, Elizaren, bidez eratzen da. Testamentu Berrian bataioaoin-garbiketaoliatzea, taldeko afaria eta antzeko errituak azaltzen dira; antzinako kristauek horietako batzuk gorde zituzten, beste batzuk galdu, eta berriak sortu ere. Baina hasierako kristauek ez zuten ez sakramentua zer zen, ezta zenbat ziren ere, garbi finkatu.
Katolizismoan zazpi dira sakramentuak, baina beste kristau bideetan sakramentuen zerrenda murritzagoa izaten da eta batzuetan Afari Santua edo Jesusen Azken Afaria ere sakramentutzat hartzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina