2012(e)ko apirilaren 29(a), igandea

MOISES

http://youtu.be/N6RGYaItfTY

 Moises taulekin, 1659, Rembrandtek margotuaMoises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה; arabieraz: موسىٰ; Ge'ezez: ሙሴ) testu biblikoetan buruzagi erlijioso, lege emaile eta profeta modura azaltzen den pertsonaia da. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deitzen zaie Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz Moshe Rabbeinu (מֹשֶׁה רַבֵּנוּ, "Moises gure irakaslea") ere deitzen zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamismoaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da. Irteera liburuaren arabera, Moises jaio zenean gerra hotsak zebiltzan Egipton eta hebrearren kopuru gero eta handiagoak faraoia kezkatzen zuen, Egiptoko etsaiei laguntza eman ziezaieketela uste baitzuen. Moisesen amak, Jokebedek, ezkutatu egin zuen haurra faraoiak ume hebrear guztien erailketa agindu zuenean, eta azkenean errege familia egiptoarrak adoptatu zuen. Esklabuen arduradun bat hil ondoren, Moisesek ihes egin behar izan zuen Itsaso Gorrian barrena, eta Midian eskualdera iritsi zen. Midianeko apaiz (יִתְרוֹ, itró) zen Jethroren artaldeak zaindu zituen Horeb mendiaren magaletan. Egiptoko hamar izurriak gertatu ondoren, Moisesek esklabu hebrearrak gidatu zituen Egiptotik at, Itsaso Gorria zeharkatuz. Sasoi honetan Moisesek Hamar Manamenduak jaso zituen. 120 urte arte bizi izan zen arren, ez zuen inoiz Israelgo Lurraldea zapaldu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina