2011(e)ko urriaren 23(a), igandea

Mundu xarmanta egin duzu





Kaixo!
Mundu xarmanta egin duzu.
Zeu ere xarmanta izango zara!
Sorpresaz betetako mundua egin duzu.
Zeu ere sorpresa izango zara!
Mundu liluragarria eta
‘superguay’a egin duzu.
Badakizu zu ikustea nahiko nukeela
eta guzti hau, aurpegira begiratuz
eta Zugandik hurbil egonez esatea?
Bihar berriro hitz egingo dut Zurekin.
Agur!


ARIKETAK


- Otoitza testuinguru lasai eta girotuan irakurri. Patxada handiz.
- Gelan otoitza azaldu, haurrek uler dezaten.
- Haurrek bizpahiru gauza polit esan ditzatela.
- Neska-mutiko bakoitzak esaldi bat gehi diezaiola otoitzari. Argibide erara, Jainkoak beraiengatik egin dituen gauza politak aipa ditzaketela esan diezaiekegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina