2011(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

HAURRENTZAKO OTOITZAK


Non dago Jainkoa?


Haurrek errepika dezatela, buruz esanez edo abestuz:



“Aita Jainkoa:

eskerrik asko hemen gurekin egoteagatik.

Gu pozarren gaude.

Eskerrik asko gure adiskide izateagatik.

Eta mundu polit honen Sortzaile izateagatik.

Bikaina zara!”.



Neskato edo mutiko bakoitzak, geroxeago, nahi duena esan dezala:

“eskerrak eman nahi dizkiok Jainkoari uragatik, argiagatik, bildotsengatik...”.



Ondorengoa idatzita duen kartela egin: “Jainkoaren oparientzako txokoa”. Egunean taldekide batek ekar dezala adartxo bat, zuhaixka zati bat, lore bat... eta Jainkoari esan diezaiola: “eskerrik asko egiteagatik!”, “eskerrik asko guri oparitzeagatik!”. Gero neskato edo mutiko bakoitzak utz dezala dakarren horri Jainkoari oparitzeko gauzen txokoan. Denborak aurrera egin ahala, Jainkoari zer opari diezaioketen esan diezaiekegu haurrei, esate baterako: gurasoei egin diedan irribarrea, ez haserretu izana, dena jan izana...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina