2011(e)ko urriaren 23(a), igandea

Askotan zerura begira geratzen naiz







Aita Jainkoa:

urdina gustatzen zaidalako.
Beste batzuetan, agur esan zigunean,
Jesus harantz joan zela pentsatzen dut
eta begiratzen geratzen naiz,
agur egingo banio bezala.


Badakizu askotan etengabe begiratzen dudala zerura?
Hain polita da!
Eta Zeu ere horrelakoa zarela imajinatzen dut:
zeru urdinaren antzekoa, handia, lasaia,
zure besarkada handi baten antzekoa;
gu babesten zaudela pentsatzen dut,
horrela seguruago senti gaitezen.


Eskerrik asko, Aita Jainkoa,
zure zeruaren besarkada urdinagatik!


ARIKETAK


- Lorategira, patiora, solora... atera eta zerura begira elkarrekin otoitz egin, otoitzaren esaldiak errepikatuz.


- Bat-batean, otoitzari esaldiren bat gehitzeko esan diezaiekegu haurrei.


- Paper jarraitua jar daiteke horman eta haurrak marraz ditzatela zeruan ikusten dituzten gauzak.


- Eta bukatzean, elkarrekin lorategira, kalera edo solora atera eta zerura begiratuz otoiz egin, haurrek esaten dituzten esaldiak errepikatuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina