SYMBALOO

domingo, 24 de septiembre de 2017

sábado, 23 de septiembre de 2017

¿Hemos perdido el oremus?





El documental sobre la clase de Religión

Buenísimo documental sobre nuestro trabajo diario en las aulas y como lo deberían ver las instituciones y los padres. Recomiendo que lo vean.



viernes, 22 de septiembre de 2017

miércoles, 20 de septiembre de 2017

martes, 19 de septiembre de 2017

lunes, 18 de septiembre de 2017

domingo, 17 de septiembre de 2017

Erlijio klasearen kontrako topikoak desegiteko eskuliburua.

1.- Estatu laikoan: Erlijioa eskolatik kanpo! Espainia Estatu akonfesionala da, ez laikoa. Konstituzioak bermatzen du 16. artikulua jasotzen duen bezala: «inongo sinismen/aitormenek estatu izaerarik ez duela izango» eta «botere publikoek jendarte espainiarraren sineste erlijiosoak kontuan izango dituztela Eliza Katolikoarekin eta gainerako aitormenekin lankidetza erlazioak» mantenduz. Hots, erlijioa ez da negatiboa edota debekatu egin behar den zerbait, baizik eta erlijio-askatasunaren funtsezko eskubidea da, Espainian botere publikoen aldetik babestu behar dena. Hortik Estatu Espainiarra eta Vaticanoarekin akordioak– eremu kulturala, heziketa, juridiko edo ekonomikoa eragiten duena-, eta 1980ko Erlijio-Askatasuneko Lege Organikoa (LOLR) agertzen dira; bertan «ahoz, idatziz edo beste edozein prozeduragatik informazioa eta irakaskuntza erlijiosoa jasotzea eta emateko» eskubideak bermatzen ditu eta Norberaren (edo adingabetuen Gurasoen) uste osoekin ados dagoen heziketa erlijioso eta morala eskola barruan eta eskola-eremutik kanpo aukeratzeko eta jasotzeko eskubidea ere bermatzen dute.

 2.- Joan daitezela zentro pribatura edo, hobeki, parrokiara! Erlijio-Askatasuneko Lege Organikoak «Ikastetxe publikoetako heziketa erlijiosoa emateko botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituztela» ezartzen du». Hau ez doa parrokien esistentziaren kontra, osagarriak dira. Lege berak jasotzen du Eliza katolikoko, eta beste edozein erlijiotako, eskubidea helburu erlijiosoekiko bilerak egiteko edo «gurtza-lekuak» ezartzeko, bere ministroak izendatzeko eta prestatzeko edota bere kredoa hedatzeko eta zabaltzeko eskubidea. Hots, Elizak bere doktrina erakuts dezake bere tenpluetan eta ikastetxeetan ere. 
3.- Eliza-Estatu Akordioek Erlijioa guztientzat inposatzen dute. Erlijio-irakasgaiaren estatusa 1980ko LOLRtik dator Eliza eta Estatu espainiarraren artean izenpetutako Akordioek zehaztuta. Hala ere, Akordioek ez diote inori inposatzen Erlijioa ikastea: «Kontzientzia-askatasunerako errespetuagatik, aipaturiko irakaskuntzak ez du nahitaezko izaerarik izango ikasleentzat. Eskubidea, hala ere, bermatzen da hura jasotzeko». Hau da, zentroak hura ofertartzera behartuta daude seme-alabek bere uste osoekin ados dagoen irakaspen moral eta erlijiosoa jaso dezatela gurasoen eskubidea (Konstituzioko 27. artikuluan jasota) bermatzeko, baina ikasleak ez daude, ordezko irakasgaia aukeratu ahal denez, hura egitera behartuta.
 4.- Berdin da: Akordioak frankismoaren jaraunspena dira … Villot kardinalak eta Marcelino Oreja jaunak, UCD-eko Gobernuan demokratikoki urte hartan berean aukeratutakoa, akordio hauek sinatu zituzten 1979an. PSOE eta Alderdi Komunista 1977an, bi urte lehenago legeztatu ziren, eta espainiarrek Konstituzioa 1978an referendumean urte bat lehenago bozkatu zuten. Beraz, Akordioak osoki demokratikoak dira. Gainera, 1976an, hots sinatutakoen bideari jarraitzen diote, Francoren heriotzaren ondorengo urtea eta, jada, Trantsizio prozesua hasi zenean.
 5.- Akordioak indargabetu behar dira! Estatuak Vaticanoarekin sinatuta dituen Akordioek nazioarteko itun-maila dute eta haiek indargabetzeko nazioarteko eskubidearekin bat etorri behar da. Gobernuak ezin dezake erabaki hau era unilateralean har, beharrezkoa izango litzateke parteen, eta agian nazioarteko arbitrajearen, arteko akordioa. Espainiaren kasuan, gainera, beharrezkoa izango litzateke Gorteen (Kongresu eta Senatu) agintaldi esplizitua, Exekutiboaren borondatea ez baita nahikoa.
 6.- Erlijioarekin, PPk nazionalkatolizismora itzuli nahi du. Demokrazia Espainian dagoenetik, PSOEk hezkuntza lege guztiak egin ditu, eta guztiek Vatikanoarekin sinatutako Akordioetara zuzendu eta mantendu dituzte Erlijioaren irakaskuntza bermatuz, adibidez 1990eko LOGSEa. Hain urrunera joan gabe, sozialistek 2006an onartutako LOEak jasotzen du: «Erlijio katolikoaren irakaskuntza Irakaskuntzaren eta Zeregin Kulturalen gaineko Vaticanoa eta Estatu espainiarraren arteko Akordioan izenpetutako eta ezarritakoan adostuko da». Hau da LOMCEk argiago esplizitatzen duena. Gauza desberdina da geroago lege horiek landu zituztenek puntu hau bete ez izana.
 7.- Erlijioa irakastea anakronikoa da gaurko Europan. Europa guztian, Frantzian izan ezik, Erlijioa eskolan irakasten da. Horrela, Alemanian nahitaezkoa da irakaskuntza erlijiosoa (aitormen desberdinekoa), nahiz eta gurasoek salbuespena eskatu bere seme-alabek alternatiba (Landen arabera aldatzen dena) jaso dezaten. Finlandian, zentroetarako behartutako eskaintzakoa da, nahiz eta publikoetan aukera libreko izan eta nahitaezko ikastetxe konfesionaletan. Belgika, Erresuma Batuan, Suedian, Austrian, Norvegian, Holandan, Polonian…, errepikatzen da egoera. Gainera, PISA frogetan Espainiak baino emaitza hobeak lortzen dituzten herrialdeak dira.
 8.- LOMCErekin nahitaezkoa izango da. LOMCEk, soilik, esplizitu egiten du aurreko legeek finkatu zutena: hau da, zentroek irakaskuntza erlijiosoa eskeini behar izango dutela baina ikasleek aukeratu ahal izango dute, eta gainerako irakasgain tratamendu bera izango duenez, alternatiba akademikoa izango du eta nota media neurtuko da. Erlijiorik egin nahi ez dutenek alternatiba izanen dute: Lehen Hezkuntzan, Balio Sozial eta Zibikoak eta Bigarren Hezkuntzan, Balio Etikoak. Batxilergoan, nahitaezko heziketa-etapa ez denez, zentroek ez dute izango hura ofertatzeko derrigortasuna, eta egiten badute 16 irakasgaien artean ikasleek aukeratu ahal izan dute bi edo hiru artean aukeratuz. Hori bai, LOMCEk azaltzen du zentroek bere eskaintza planifikatzerakoan eskari soziala kontutan izan behar dutela eta, beraz, eskatzen duten gurasoak badaude, zentroek 16 irakasgai horien artean eskeini beharko dute.
 9.- Eta Biologia bezain garrantzia izango da! LOMCEk Akordioak betez dagokion izaera ebaluagarria ematen dio erlijioari. Hala ere, legeak irakasgai guztiak hiru bloketan banatzen ditu: enborrekoak (nahitaezkoak guztientzat: Hizkuntza, Matematikak, Hizkuntza Atzerritarra, Historia, Biologia Bigarren Hezkuntzan), espezifikoak (ikasleek aukeratu ahal izango dituztenen arteko irakasgaiak) eta konfigurazio autonomiko librekoak (espezifikoak zeinen edukiak Komunitateek jarriko duten). Erlijioak eta bere alternatibak espezifikoen barruan sartzen dira, Gorputz-Hezkuntza, Heziketa Artistikoa, Kultura Klasiko, Musika, Plastika eta Teknologia bezala). Gainera, Erlijiorik ez da sartuko Bigarren hezkuntzako azkeneko frogetan, ez eta proba horietako median kontatuko; Ikasle bakoitzaren espedientean hautafroga notaren % 40 izanen da.

sábado, 16 de septiembre de 2017

viernes, 15 de septiembre de 2017